GARAUAREN POTEREA. Urbi BHI



Proiektua bideratzeko sortutako wikia

Zientzi eta Teknologia Gaitasuna edozein arlotan lan daitekela erakusteko, Amaia Alvarezek, Urbi Institutuko Filosofia irakasleak, pasa den ikasturtean bere zentroan esperimentatu zuten oso proiektu erakargarria aurkeztu zigun: Garauaren poterea.

Proiektu honetan, ikasketa aktiboaren hildotik abiatuta («egiten ikasten da»),  ikasleek metdodo zientifikoa praktikan jarri dute. Batxilergoko ikasleek konduktismoa frogatu dute, hau da, sarien eragina ikaskuntzan. Horretarako, arratoi bati ibilbide konkretu bat egiten erakutsi behar  izan zioten (ranpak, eskilarak, ateak zabaltzeko palankak sakatzen edo bestelako batzuk). Egunez egun, arratoiarekin saiakerak egin eta bideoz grabatu ziren. Lortutako bideoa Youtuben eskegi zen, eta konklusioak atera ziren. Proiektuak institutoaren beste departamentu batzuen laguntza jaso zuen. Hasteko, teknologiako batxilergoko ikasleek zirkuitua eraiki zuten. Amaitu bezain laster, ikusentzunezkoek bideoaren montaiaz arduratuko ziren eta azkenik, informatikakoek youtuben eskegi zuten, proiektua martxan jartzeko bertan dagoen beste bideo bat ikusten inspiratu ziren eta.

Zehazkio esperimentua honetan datza: helburua, lehen esan bezala, konduktismoa aplikatuz saguei zirkuitua irakastea da. Saria zirkuituaren leku jakin batean jartzen diote eta horrela, pizkanaka pizkanaka bidea gogoratzen joango dira, institutoko heroiak bihurtu arte.

Proiektuan parte hartu zuten ikasleak jo ta ke ibili ziren saguekin atsedenaldiro, ea zerbait irakasten zieten. Amaiak azpimarratu zuen mota honetako proiektuekin institutoa guztion artean hobetzen dela, ikasteko era entretenigarriagoa bihurtuz eta taldean lan egiten irakasten dietelako, irakasleoi zein ikasleoi, askotan helburu harrigarriak egia bihurtuz.

Amaiak kontatu zigun guztia eta proiektuaren garapena pausuz pausu azalduta wikian ikusi dezakezu. Sar zaitezte, benetan merezi du eta.

Zorionak Amaiari eta bere ikasleei! Oso lan interesgarria egin dute!

Esta entrada fue publicada en Bigarren Hezkuntza, Ikastetxeetako esperientziak. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario