Archivo de la categoría: Bigarren Hezkuntza

INGURUGELA. AGENDA 21. CEIDA

Joseba Etxebarriak, Bilboko ingurugelaren arduradunak, ea21eko esperientziak azaldu zizkigun. Horretarako, Eguzkibegi ikastolako eta Uribarri BHIko kideek, hau da, Iñaki Depardieuk eta Rosa de la Iglesiak hizketa amaieran lagundu zioten. Hona hemen Josebaren aurkezpena: Eskerrik asko hiruroi jardunbideetan parte hartzeagatik!

Publicado en Bigarren Hezkuntza, Ikastetxeetako esperientziak | Deja un comentario

TERTULIA DIALOGIKOAK ZIENTZIA ARLOAN. Karrantza BHI

Olatz Madarietak DBHko ikasleekin egindako esperientziak azaldu zizkigun: Tertulia dialogikoak, Talde Elkarreragileak eta ikasleek eginiko gaikako aurkezpenak. Esperientzi hauen guztien helburua izan da ikasleei zientzi mundua hurbiltzea, euren bizitzako esperientzien eta testu liburuetako edukinen artean loturak egitea denek arrakastaz beregana … Seguir leyendo

Publicado en Bigarren Hezkuntza, Ikastetxeetako esperientziak | Deja un comentario

Zientzia ikasten europar kideekin batera: Uribarri BHI

Rosa de la Iglesiak, Uribarri Institutuko zientzia irakasleak eta Quercus-en partaide denak, azaldu zizkigun bere proiektuaren zehaztapenak.  Esperientzia honetan ikasleek zientzia gaitasuna ingelesez garatzen dute eta horrez gain, ikasleek sortzen dituzten hipotesiak, erabiltzen dituzten metodoak eta lortzen dituzten emaitzak beste europar kideekin amankomunean ipintzen … Seguir leyendo

Publicado en Bigarren Hezkuntza, Ikastetxeetako esperientziak | Deja un comentario

GARAUAREN POTEREA. Urbi BHI

 Proiektua bideratzeko sortutako wikia Zientzi eta Teknologia Gaitasuna edozein arlotan lan daitekela erakusteko, Amaia Alvarezek, Urbi Institutuko Filosofia irakasleak, pasa den ikasturtean bere zentroan esperimentatu zuten oso proiektu erakargarria aurkeztu zigun: Garauaren poterea. Proiektu honetan, ikasketa aktiboaren hildotik abiatuta (“egiten ikasten … Seguir leyendo

Publicado en Bigarren Hezkuntza, Ikastetxeetako esperientziak | Deja un comentario

HERRIRIK HERRI: GOZA DEZAGUN LANDA EREMUAZ. B06 eta Gorbeialdea Elkartea

Gorbeialde Alkartea eta bere eremuko hamaika ikastetxeek burutatako hamar urteko ibilbidearen ondoren, beste proiektu berri bati hasiera emateko proposamena egiten du alkarteko zuzendariak. Landa eremuak aukera ugari eskaintzen ditu zientziak eta teknologien gaitasuna lantzeko eduki aldetik: ekologia, nekazaritza mundua, ingurne … Seguir leyendo

Publicado en Aurkezpen teorikoa, Bigarren Hezkuntza, Ikastetxeetako esperientziak, Lehen Hezkuntza | Deja un comentario

LEGO LEHIAKETAREKIN ATLANTARA. Lauro Ikastola

Lauro Ikastolako Bigarren Hezkuntzako irakasle talde batek, Lego Herriarteko Lehiaketan  partehartzearen esperientzia kontatu digute. Ikastetxeko bi ikasle taldek aurkeztu ziran lehiaketara, eta prozesuan  lehiaketak eskatzen dituen urrats guztiak bete. Ondoren, bietako batek mundu mailan txapela irabazi zuen. Euren garapena gu … Seguir leyendo

Publicado en Bigarren Hezkuntza, Ikastetxeetako esperientziak | Deja un comentario

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA GAITASUNA

Aurkezpenaren ondoren, Elvira González jardunetako lehengo hizlaria izan zen. Berak askotan zientzia konpetentzia azaldu digu, baina beti gehitzeko zerbait berria dauka. Dena den, utzitako ppt-artxiboa ikasteak merezi du eta esandakoa hobeto ulertuko dugu. Hona doa, ez galdu ikusteko aukera!

Publicado en Aurkezpen teorikoa, Bigarren Hezkuntza, Lehen Hezkuntza | Deja un comentario