ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA GAITASUNAREN LANKETA. Antzuola LHI

Eugenio Sasietak honen bidez azaldu zigun Antzuola Ikastetxean Zientzia eta teknologiaren inguruan egiten dituzten lana. Hau egiten duten lanaren adibidea baino ez da baina argi ikus daiteke zer motatako ekintzak eta partaidetza motak suertatu daitezke horrelako lan batekin.  Umeak prest daude mundua ulertzeko, pentsatzen dutena azaltzeko, ziurtatzeko, ereduak sortzeko, informazioa transmititzeko, …  ikasteko. Hemen adibide bat duzue.

Publicado en Ikastetxeetako esperientziak, Lehen Hezkuntza | Deja un comentario

Eskola txikiak

Nekane Otsoa hiru eskola txikietako  (Areatza LHI, Arrankudiaga LHI eta Zeberio LHI) ordezkari izan da jardunaldi hauetan.

Ikastetxe hauetako ikasleak Zientzia eta Teknologia gaitasunean konpetenteak izan daitezen  zein metodologia  garatzen duten azaldu zuen ordu erdiko saio baten.

Hasieran, ikastetxeetako ezaugarriak aipatu zituen eta proiektu bakarra nola hiru ikastetxeetan gauzatzen den bere zikloko bileretan, eskola bakoitzean egiten diren jardueretan eta eskolen arteko batzarretan.

Hiru eskola hauek ez dute testu libururik, ardatz metodologikoen egokitasunean eta proiektuen bidez curriculuma nola garatu, eskola inklusiboa egiteko eta konpetentziak ezberdinak garatzeko da irakasle hauen erronka. Hau da:

  • Haur eta Lehen hezkuntzako curriculumak garatzeko egoera interesgarri eta esanguratsuak prestatzea.
  • Geletan ematen den elkarrekintza dialogikoan eta elkarrizketan ikasleen parte hartzeko oztopatzen dituen egoerak detektatu eta ahalbideratzeko pausuak ematea.
  • Ikasle guztien ahalmenak garatzeko estrategiak aztertzea eta bilatzea.
  • Ikasleen prozedurak ebaluatzeko tresnak zehaztea eta era sistematikoan erabiltzea.

Geroago, hezkuntza berriztatzaile hau aurrera eramateko aurkitzen diren zailtasunak ere aipatu zituen. Besteak beste:

  • Nahiz eta irakasle plantila gero eta egonkorra izan irakasle berri ugari egoten da urte hasieran ikastetxeetan.
  • Koordinaziorako orduak ezinbestekoak dira. Ordu kredituen falta izanez gero zailtasun handiak egoten dira lan bateratu eta koordinatua egiteko.

 Azkenez, agurtu eta eskertu zuen Antzuolako ikastetxetik izaten duten laguntza eta batez ere Eugenio Sasietagandik aniztasunaren trataera gelan nola jarratu daiteken jasotzen duten aholkuagatik.

Publicado en Ikastetxeetako esperientziak, Lehen Hezkuntza | Deja un comentario

GARAUAREN POTEREA. Urbi BHI



Proiektua bideratzeko sortutako wikia

Zientzi eta Teknologia Gaitasuna edozein arlotan lan daitekela erakusteko, Amaia Alvarezek, Urbi Institutuko Filosofia irakasleak, pasa den ikasturtean bere zentroan esperimentatu zuten oso proiektu erakargarria aurkeztu zigun: Garauaren poterea.

Proiektu honetan, ikasketa aktiboaren hildotik abiatuta (“egiten ikasten da”),  ikasleek metdodo zientifikoa praktikan jarri dute. Batxilergoko ikasleek konduktismoa frogatu dute, hau da, sarien eragina ikaskuntzan. Horretarako, arratoi bati ibilbide konkretu bat egiten erakutsi behar  izan zioten (ranpak, eskilarak, ateak zabaltzeko palankak sakatzen edo bestelako batzuk). Egunez egun, arratoiarekin saiakerak egin eta bideoz grabatu ziren. Lortutako bideoa Youtuben eskegi zen, eta konklusioak atera ziren. Proiektuak institutoaren beste departamentu batzuen laguntza jaso zuen. Hasteko, teknologiako batxilergoko ikasleek zirkuitua eraiki zuten. Amaitu bezain laster, ikusentzunezkoek bideoaren montaiaz arduratuko ziren eta azkenik, informatikakoek youtuben eskegi zuten, proiektua martxan jartzeko bertan dagoen beste bideo bat ikusten inspiratu ziren eta.

Zehazkio esperimentua honetan datza: helburua, lehen esan bezala, konduktismoa aplikatuz saguei zirkuitua irakastea da. Saria zirkuituaren leku jakin batean jartzen diote eta horrela, pizkanaka pizkanaka bidea gogoratzen joango dira, institutoko heroiak bihurtu arte.

Proiektuan parte hartu zuten ikasleak jo ta ke ibili ziren saguekin atsedenaldiro, ea zerbait irakasten zieten. Amaiak azpimarratu zuen mota honetako proiektuekin institutoa guztion artean hobetzen dela, ikasteko era entretenigarriagoa bihurtuz eta taldean lan egiten irakasten dietelako, irakasleoi zein ikasleoi, askotan helburu harrigarriak egia bihurtuz.

Amaiak kontatu zigun guztia eta proiektuaren garapena pausuz pausu azalduta wikian ikusi dezakezu. Sar zaitezte, benetan merezi du eta.

Zorionak Amaiari eta bere ikasleei! Oso lan interesgarria egin dute!

Publicado en Bigarren Hezkuntza, Ikastetxeetako esperientziak | Deja un comentario

HERRIRIK HERRI: GOZA DEZAGUN LANDA EREMUAZ. B06 eta Gorbeialdea Elkartea

Gorbeialde Alkartea eta bere eremuko hamaika ikastetxeek burutatako hamar urteko ibilbidearen ondoren, beste proiektu berri bati hasiera emateko proposamena egiten du alkarteko zuzendariak.

Landa eremuak aukera ugari eskaintzen ditu zientziak eta teknologien gaitasuna lantzeko eduki aldetik: ekologia, nekazaritza mundua, ingurne fisikoa, paisaia eta bere aldaketa, elikadura, elikagaien ekoizpena…

Proposamen berri honetan informazioaren tratamenduari eta gaitasun digitalari ere toki berezia eman nahi diogu, alde batetik Eskola 2.0ren garapenean jarduteko eta bestetik prozedura honek ikastetxeen arteko sareak osatu eta elkarlanerako bide ematen digulako. Horretarako plataforma digital bat osatuko dugu non blogak eta webquestak erabiliko diren. Honen ildotik webquestaren metodologiaren nondik norakoak aurkezten ditu Berritzeguneko aholkulariak.

Bukatzeko, Arratia Institutuko normalkuntza teknikariak sare digitalen balio erantsia aipatzen du eta hauen hedapenaren eta garapenaren adibide bat aurkezten du.

Publicado en Aurkezpen teorikoa, Bigarren Hezkuntza, Ikastetxeetako esperientziak, Lehen Hezkuntza | Deja un comentario

LEGO LEHIAKETAREKIN ATLANTARA. Lauro Ikastola

Lauro Ikastolako Bigarren Hezkuntzako irakasle talde batek, Lego Herriarteko Lehiaketan  partehartzearen esperientzia kontatu digute.

Ikastetxeko bi ikasle taldek aurkeztu ziran lehiaketara, eta prozesuan  lehiaketak eskatzen dituen urrats guztiak bete. Ondoren, bietako batek mundu mailan txapela irabazi zuen. Euren garapena gu guztion garapena da. Irakasleek adierazi duten  bezala, prozesu honetan ikasleek zientzia eta teknologiaz gain oinarrizko gaitasun guztiak garatzeko aukera izan dute: komunikazio gaitasuna, autonomia eta ekimen pertsonalerako gaitasuna, giza eta herritartasunerako gaitasuna, informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala…

Publicado en Bigarren Hezkuntza, Ikastetxeetako esperientziak | Deja un comentario

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA GAITASUNA

Aurkezpenaren ondoren, Elvira González jardunetako lehengo hizlaria izan zen. Berak askotan zientzia konpetentzia azaldu digu, baina beti gehitzeko zerbait berria dauka. Dena den, utzitako ppt-artxiboa ikasteak merezi du eta esandakoa hobeto ulertuko dugu.
Hona doa, ez galdu ikusteko aukera!

Publicado en Aurkezpen teorikoa, Bigarren Hezkuntza, Lehen Hezkuntza | Deja un comentario

JARDUNALDIEN AURKEZPENA

2010-2011 ikasturtearen hasieran Zientzia eta Teknologia gaitasunari buruzko jardunaldiak antolatu ditugu.

Jardunbide egokiak deitu ditugun jardunaldi hauek ebaluazio-diagnostikoan, zientzia eta teknologia gaitasunean, lortutako emaitzen barne kokatu dira.

 Aurreko urteetan, dakizuen bezala,  ikastetxe gehienetan izan ginen dekretuaren eta gaitasunen azalpen teorikoak ematen.   Iaztik Berritzeguneko aholkulariok hartu genuen konpromisoa  eskualdean  urteetan eta ahalegin handiekin burutu dituzuen jardunbide egokien zabalkundea egiteko. Horrela bete ziren 2009-2010 ikasturteko jardunbide egokiak.

 Jardunaldi hauetako hasieran Mikel Agirregabiriak sarrerako hitzaldia egin du teknologiaren garrantzia aipatuz,  Elvira Gonzálezek gaitasunaren marko teorikoa argitu eta ondoren hainbat esperientzi berriztatzaile ikusi eta entzuteko aukera egon da.

 Blog honetan, jardunaldietan aurkeztutako esperientzia guztiak bildu ditugu interesa duzuen guztiontzat.

 Lan honi jarraibidea ikasturte honetan zehar ere emango diogu, zuon berriztapen-gogoetan eta zuon eskaeretan oinarrituta.

Publicado en Orokorra | Deja un comentario